ERBURU LANDAETXEA

Erburu landetxea Urdiainen dago. Nafarroako Sakana eskualdeko 660 biztanleko herri ederra da. Herri lasaia baina zerbitzuak dituena, hala nola jakien denda (harategi bikainarekin), taberna (bertan afaltzeko aukera ematen duena), estalitako frontoia, haurrendako parkea etabar.

Natura bete-betean

Naturan bertan kokatuta gaudela esan dezakegu. Urbasa-Andia eta Aralar-Alzania mendizerrek inguratzen gaituzte. Mendian buelta bat eman edo BTTarekin ihesaldia egiteko ezin toki aproposagoan gaude. Errepideko bizikletarendako paradisua da gure bailara eta bihotza topera jartzeko aukera ere izango duzu Aralarrerako igoeran edo Lizarragako eta Urbasako portuetan adibidez. Inguruko hiriburuekin ederki konektatuta gaude: 30 minutu Gasteiz edo Iruñara, 45 minutu Donostiara eta 70 minutu Bilbora.

INGURUA

Leku ezin hobea da kanpoko ekintzak egiteko, hala nola mendi-ibilaldiak, txangoak oro har eta uretako edo mendiko kirolak, Aralarko edo Urbasa-Andiako Parke Naturalez inguratuta baitago eta Arakil ibaiaren ertzean baitago.

EROSOA

Casa Rural ERBURU te ofrece el silencio verde de nuestras montañas. Donde con tan solo entrar te darán ganas de quedarte y no querer salir, el lugar perfecto para encontrar paz y tranquilidad.

LANDA KONFORTA

Bi solairuko bi landa-eraikin dira. Zeure etxean bezala egongo zara. Logelak oso argitsuak dira eta landa-estilo delikatuaz apainduta daude.

NORTZUK GARA

Cristina eta David gara, Gasteiz eta Iruñako bi hiritar duela 20 urte bere bizitza Urdiainen kokatzea erabaki genuenok. Berriki, ilusio osoz, Erburu landetxea aurrera ateratzeko proiektuari ekin diogu eta pozik hartuko zaitugu gurean.

Etxea, ingurua, herria eta herriko supermerkatuko haragia. Jabeak oso atsegin eta jatorrak. 10etik 10
Marina Ella

BIISITA BIRTUALA